XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MCE eta bere txingoteak

Txingoteak edo karikaturak egiterakoan, marrazkilari onak bear dira irudietan agertzen dauskuezanak, euren nortasuna galdu barik, ezagunak izan daitezen.

Bai lagun, Euzkadirekin zerikusirik dabela adierazteko EMK jartzen dabe eta euskal erriari adarra jotzeko erarik egokiago bat ezin dau MCEko intelektualitateak aurkitu.

Euren txingotea obeto ornitzeko MCEren elburua adierazten dauskue ondo begiratzen badozue.

Zer egiten dabe? Zer eraiki? Ezer ez!!! Apurtu? Zatitu? Sakabanatu? Naastu?

Ori bai!!!

Bai orretan maisuak dirala bereala oartuko gara eta diruaren iturria (Paskin orreik gareztiak dira) ezeizue pentsa Gadafi edo orrelakoren bat danik.

Dirua bear danean miraritxo eskatzen dautse euren tartekoa dan La virgen del Senari eta kito.

Marrazkilariari ere zertxobait esango neuskio: Zure lana errezago eta ondo ordainduta nai badozu zoaz Fraga-ren taldera, orrek ere Iribarne dauko bigarren abizena euskaldunei adarra joteko-ta.

Bide batez tirantedunak EMKkoei buruz txingoteren bat eskatzen badautzu, lasai mutil, Rosa Olivaresen argazki bat eroaiozu eta Arzalluz kantzontzillotan erakutsita baño barre geiago lortuko dozu.

Amaitzeko Errosa, Errosa salerosa, lasai egon zaitez eta jarrai zeure tipo liraiña zaintzen, zure begirada sakona eta begi eder orreik munduari oparitzen eta baita ere zure eztena erabiltzen.

Tambor batekin ibilli nai badozue zarata egiñez, ez musika, jarraitu eta laguntzarik bear izanez gero, eskatu eiozue Danbor-eneari.

Naiz eta eztena erabili ez gura, eztena daukagu, baña Alderdiak erle langilleen antzera eztia egitera beartzen gaitu, eztenkadaka denpora galtzen ibili barik.

Ezkor.